MGT: Nafarroa Oinez 2022
Tafallan izango da Nafarroa Oinez Garcés de los Fayos ikastolak antolatuta. Erdian Erein leloa izango du edizio honek eta bertan txistuak ere bere lekua izango du.
Tafallan izango da Nafarroa Oinez Garcés de los Fayos ikastolak antolatuta. Erdian Erein leloa izango du edizio honek eta bertan txistuak ere bere lekua izango du.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Joseba Omar Ansoleaga eta Patxi Zorrozua Atxa omenduko ditu Bilbon. Biek txistularitzaren alde egin duten ibilbidea eskertzeko Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zilarrezko Domina ezarriko zaie omenaldian.
Txistua jotzen ikasi nahi duzu eta joan den ikasturtearen bukaeran ez zenuen zure herriko musika eskolara joateko aukerarik izan? Ba lasai, eskola askotan irailaren hasieran libre geratu diren plazetan izena emateko aukera izatea ohikoa da eta. Hurrengoan garaiz ibili, osasunak eskertuko dizu 😉
Datak eta tokiak: Ekainak 12 Eugin “Ache pa ti” taldearen kontzertua. Uztailak 23 Nabaskoitzen “Ache pa ti” taldearen emanaldia. Uztailak […]
Hondarribiko Txistulariak Kultur Elkartetik jakinarazi dute aurtengo kontzertuan parte hartzeko deialdia. Bertan dioenez, abuztuaren 28an eguerdiko 12etan Hondarribiako Gipuzkoa plazan izango da kontzertua.
Heldu den uztailaren 31rako deialdia luzatu dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Tuteran biltzeko.
Uztailaren batean, arratsaldeko 7etan, Basauriko San Migel auzoan, txistularia izan zen Patxi Ibarrari egindako omenaldia ospatu zen.
Euskal Herriko Txistulari elkarteak txisturako musika-lan berrien sorkuntza sustatzeko Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berria antolatu du. Aurten, Kutxa Fundazioaren eta Zukan Trioren babesarekin, 5.000 euro banatuko dira saritan.
Aurten abuztuaren 20ko 13:etan Foruen plazan izango da Tafallako txistularien alardea.
Errenteriako Herri Arte Eskolatik idatzi dute XV. Madalen aurreko txistulari alardean parte hartzera gonbidatuz.
Iraganean herriko txistulari izandako guztiei txistua hartu eta garai batean herriko kaleak alaitzen zituen taldea berriro osatzeko gonbidapena luzatu die.
Iruñeako San Ferminetarako hitzordua jarri dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek eta Ortzadar euskal folklor elkarteak. Uztailaren 11an dianak joko dituzte. Parte hartzeko deialdia irekita dago jada.
Euskal Herriko Txistularien Elkartearen Nafarroako bulegotik Sanferminen bezperan Iruñeako udaletxean Gainzaren biribilketa jotzera etorri nahi duten txistulariei zuzendutako mezua.
Datorren larunbatean, maiatzak 28, goizeko 11’etan txistularia berriz jarriko dute Bizkaiko Berrizen dagoen Sarrimendi tontorrean.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek diana berri bat antolatu dute. Oraingoan Nafarroako Orkoien herrian izango da, Iruñeatik kilometro batetara.
Ikasturtea azken txanpan sartu da eta musika eskolak hurrengo ikasturteari begirako matrikulazio epea zabaltzen hasi dira.
Jarraitzen-dugu txistu taldeko lagunek Muskizeko Txistularien Kontzertua ekainaren 26ko eguerdian izango dela jakinarazi eta parte hartu nahi duten txistulariak gonbidatu dituzte.
Bilbao Musika eskolako txistu ikasleen kalejira berezia izan zen. Jasone Akizu irakasle eta zuzendaria ez beste guztiak silbotea joaz atera ziren.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Herri soinu eta Michel Labéguerieren lagunak elkarteekin Mixel Labéguerieri egingo zaion omenaldian parte hartzeko deialdia eguneratu […]