Joseba Omar eta Patxi Zorrozua: bi zilarrezko domina

Urriaren 1ean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Joseba Omar Ansoleaga eta Patxi Zorrozua Atxa omenduko ditu Bilbon. Biek txistularitzaren alde egin duten ibilbidea eskertzeko Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zilarrezko Domina ezarriko zaie omenaldian.

Eguneko egitaraua hau da:

11:15 Unamuno plazan: Txistularion elkarretaratzea.

11:30 Unamuno plazatik: Euskal Herriko Txistularien kalejira.

12:30 Arriaga antzokian: Patxi Zorrozua eta Joseba Omarri domina eskaintza eta omenaldia.
Jarraian, ohorezko aurreskua eta kontzertua Bilboko Udal Txistu Bandaren eskutik.

13:30 Arriaga antzokitik: kalejira.

15:00 Anai-arreben arteko bazkaria Txoko Piperrak jatetxean.

Omenaldian parte hartu eta bazkarira etorri nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea dute izena eman eta bazkaria ordaintzeko. Horretarako, jakin pertsonako 33 € ordaindu behar direla Euskal Herriko Txistulari Elkarteko kontu korrontera. Ordainketako kontzeptuan bazkarira joango denaren izena jarri behar da. Hauek dira aukerako kontu korronteak:

Kutxabank  ES31 2095 5064 8091 0074 8227
Laboral Kutxa ES49 3035 0060 4506 0003 0609