Hondarribiko Txistulari Kontzerturako deia

Hondarribiko Txistulariak Kultur Elkartetik jakinarazi dute aurtengo kontzertuan parte hartzeko deialdia.

Bertan dioenez, abuztuaren 28an eguerdiko 12etan Hondarribiako Gipuzkoa plazan izango da kontzertua. Egun horretako egitaraua hau da:

  • 9:45, bilkura Gipuzkoa plazan
  • 10:00, entsegua
  • 12:00, kontzertua
  • 14:00, bazkaria Batzokian

Egun horretako saioa behar bezala prestatzeko bi entsegu antolatu dituzte, bata abuztuaren 22an (astelehena) eta bestea abuztuaren 24an (asteazkena). Biak Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea, 18) izango dira arratsaldeko 19:30etan. Asteleheneko entseguan Irun eta Hondarribikoak joatea beharrezkotzat jo dute antolatzaileek, eta horietaz gain, gerturatzeko modua duten beste herrietakoak ere ongi etorriak izango dira. Asteazkeneko entsegua, berriz, denentzat beharrezkoa da.

Gogoratu beharrekoak dira ere, joko diren txistuek Fa tonalitatean afinatuak izan behar dutela eta silboteek Sib tonuan. Kontzertuko eguneko janzkera ohikoa izango da: alkandora zuria, galtza-gona ilunak eta oinetako beltzak.

Parte hartu nahi duten txistulariek Hondarribiko Txistu Taldeari idatzi behar diote hondarribikotxistutaldea@outlook.com helbidera abuztuaren 15a baino lehen datu hauek emanez:

  • Izen abizenak
  • Joko duen ahotsa: txistu 1, txistu 2 edo txistu handia
  • Nondik zatozen (lehenengo aldiz bazatoz)
  • Kontzertu ondorengobazkarira geratuko zaren ala ez (bazkarirako erantzunik ez ematea ezezkotzat hartuko da)

Txistua eta silbotea jotzeko gai denari eskertuko zaio biak eramatea, bertaratutako txistularien arabera erabakiko bait da zer jotzea komeni den.