XV. Madalen aurreko txistulari alardea

Errenteriako Herri Arte Eskolatik idatzi dute XV. Madalen aurreko txistulari alardean parte hartzera gonbidatuz. Uztailaren 20an izango den kontzertuan artista gonbidatua Fermin Muguruza izango da.

Kontzertua prestatzeko egunak hauek izango dira:

  • Uztailak 14 eta 18: 19:00etan Errenteriako Herri Arte Eskolako 2. solairuan.
  • Uztailak 20: Kontzertu eguna, arratsaldeko 16:30ean Gamon Zumardian.

Joko diren piezen partiturak hemen partekatu ditu deialdia egin duen Errenteriako Herri Arte Eskolak.