MGT: Nafarroa Oinez 2022

Mugarik Gabeko Txuntxuneroaketik gogorarazi digutenez, aurten urriaren 16an Tafallan izango da Nafarroa Oinez Garcés de los Fayos ikastolak antolatuta. Erdian Erein leloa izango du edizio honek eta bertan txistuak ere bere lekua izango du.

Txistulari gisa joan nahi dutenek urriaren 10a baino lehen Andoni Cortijori esan behar diote 640564504 telefonora edo acortjy@gmail.com helbidera idatziz.

Fa # tonuan afinatutako txistuekin jotzeko aukeratu den errepertorioa hau da:

Partitura guztiak lotura honetan topa daitezke.