[BIDEOAK] Bilbao Musikako silboteak kalejiran

Pasa den apirilaren 7an oporren aurreko azken entsegua zutela aitzakia hartuta, Bilbao Musika Bilboko udal musika eskolako txistu ikasleak kalejiran atera ziren Bilboko alde zaharrean. Oraingoan, gainera, kalejira berezia izan da, Jasone Akizu irakasle eta zuzendaria ez beste guztiak silbotea joaz atera dira.