Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker, Bilboko Bidebarrieta liburutegian eta Iruñeako Kondestable Jauregiko kontzertu aretoan ekitaldi bereziak izango dira abenduaren 17an eta 19an. Aitor Uharte, Uxue Ardanaz eta Inar Lezaun Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin batera Bilboko Udal Txistulari Banda ariko da.

Txistulari boskote bilbotarra kontzertu aretoko eszenatokira igoko da nafar ikasleak lagun dituztela, Euskal musika tradizionala eta gaur egungoa bateratzen duen programa bat eskeiniz. Aforo mugatua izango da doako sarrerarekin.

Gorka Zabaletaren gidaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandak Aitor Furundarenaren Aurtzaka, Jose Ignazio Ansorenaren Zurrumurru eta Bedaio, kutsu tradizionaleko Isidro Ansorenaren Ana Mari eta Santos Intxaustiren 1. kontrapasa eta estilo berritzailegoko Jon Etxeandiaren Oroipen ona eta Pedro Fernandez de Agirreren Tarantella barne dituen programa berezia eskainiko digu.

Bilboko Udal Txistulari Banda, munduko danbolintero talde profesional bakarretakoa izanik, erdiaroko ministrilen eta juglarren testigantza bizia da. Egun, txistuak izan duen garapen handiaren eredu garbia kontsidera genezake talde hau.

Hitzarmen honen helburu nagusia banda profesional eta bestelako taldeen arteko elkarlana bultzatzea da. Ikasle gazteentzako benetan esperientzia aberasgarria sortuz.

Zuzendaria: Gorka Zabaleta

Bilboko Udal Txistulari Bandako partaideak

1. Txistua: Gorka Zabaleta

2. Txistua: Idoia Kareaga

Silboteak: Peio Irigoyen eta Sabin Bikandi

Perkusioa: Asier García

Kolaboratzaileak: Aitor Huarte, Inar Lezaun eta Uxue Ardanaz