[BIDEOAK] Txisturako Konposizio Lehiaketako gala kontzertua

Lehengo abenduaren 11n Lezoko Gezala Auditoriumean ospatu zen EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketan sarituak izan diren konpositoreen izenak ezagutzera emateko ekitaldia. Epaimahaiaren erabakia publiko egin aurretik kontzertua izan zen. Bertaratzerik edo streaming bidez jarraitzerik izan ez zutenek hemen dute bideoan jasoa aurreko edizioetan sarituak izan ziren konpositoreen lanak entzuteko aukera.