Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du. Gipuzkoako patroiaren eguna izanik ibilbide musikala proposatuko du taldeak Gipuzkoako txoko ezberdinetako musikaren bitartez.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal itsas doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du. Donostiako kaiko Karmengo festen programazioaren baitan kontzertua auzoko San Pedro elizan eskainiko da.

Kontzertua: Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa

Garikoitz Mendizabal txistularia eta Gorka Hermosa soinu-jotzailea aspaldi egosten hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abestirekin ondu dute Sustraien Matxinada izeneko diskoa.

XIX. Muskizko Txistulari Kontzertua

Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako txistulariek Marcos Feijoo ukelele-jolearekin eta Muskizko Txikiteorekin batera emango dute kontzertua. 

Arnas Berriz txistulari kontzertua

Tolosako Udal Txistulari Bandak antolatuta, Arnas Berriz kontzertua emango dute Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako txistulariek. Aurtengo gonbidatu bereziak Gozategi eta Pirritx eta Porrotx dira.

Hernaniko Txistularien San Juan eguneko kontzertua

Aurtengoa urte berezia da Hernaniko txistularientzat. Isidro Ansorena txistulari hernaniarra hil zela 50 urte beteko dira aurten. Hori dela eta, Isidrok utzitako ondarearen erakusle izango den errepertorioa izango du ardatz kontzertu honek.