Barakaldoko Txistu Kontzertua
Laguntasuna Elkarteak txistu kontzertua antolatu du Barakaldoko Jaien baitan.
Laguntasuna Elkarteak txistu kontzertua antolatu du Barakaldoko Jaien baitan.
Garikoitz Mendizabal txistularia eta Gorka Hermosa soinu-jotzailea aspaldi egosten hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abestirekin ondu dute Sustraien Matxinada izeneko diskoa.
Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako txistulariek Marcos Feijoo ukelele-jolearekin eta Muskizko Txikiteorekin batera emango dute kontzertua.
Bilboko Udal Musika eta Txistulari Bandek erromeria ekarriko dute Olaeta Baletarekin Areatzako kioskora.
Tolosako Udal Txistu Bandak eta Lekeitioko Itxaropena Txistulari Taldeak kontzertua emango dute Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan.
Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko txistu ikasleek kontzertua emanago dute Mekoletako Arkotxe elkartean.
Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua. AITAREN ETXEA, Gabriel Aresti gogoratuz.
Otxandioko Kaleik-kale txistulari taldeak Mario Padilla txistularia omenduko Eskoriatzako txistulari taldearekin, Marioaren ikasleak izandakoekin eta Otxandioko musika bandarekin batera.
Musikauzo 2025 egitarauaren barruan, Bilboko Udal Txistulari Bandak Picuentos Txotxongilo konpainiarekin elkarlanean HARIAK emanaldia eskainiko du Atxuri auzoko Enkarnazio plazan.
Erromeria izango da Bilboko Areatzan Bilboko Udalaren Txistulari Bandak jotako musikarekin.
Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak antolatu du XI. Txistulari Eguna Portugaleteko udalaren babesarekin eta Adarburu taberna eta Merkatuaren laguntzarekin.
BILBAO BASQUE FEST jaialdiaren barruan DIZDIRA ikuskizuna emango du Bilboko Udalaren Txistulari Bandak.
Ei, txistulari! Txistulariak eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna.
Jaizale txistularien elkarteak San Jose eguneko kontzertua emango du Zaldibarko udaletxeko plazan. Euria egingo balu, kontzertua frontoian izango litzateke.
Durangaldeko Jaizale txistulari elkarteak antolatzen duen jaialdiaren 3. edizioan Ache Pa Ti talde nafarrak joko du.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak urtero antolatzen duen Txistu Eguna Bizkaira itzuliko da apirilaren 5ean. Kontzertuaren entsegu orokorra egingo da apirilaren 3an.
Bilboko Udal Txistulari Bandak inauteriak HARIAK kontzertua emanez ospatuko ditu.
Bilboko Udal Txistulari Bandak LAINOEN ARTEAN kontzertua emango du Quim Moya artistarekin.
Bilboko Udal Txistulari Bandak, Tio Teronen Semeak dantzari talde oiartzuarrarekin lankidetzan, DINBI DANBA emango du Euskalduna Jauregian.