Aldizkari berria, eskura

Hauxe da gure Txistulari aldizkariaren ale berria, ale bikoitza gainera: 255-256a. Gaurtik aurrera bazkideen eskura txistulari.eus web gunean eta laster, inprentatik etxeetara helduko dena. Aste hasieran inprentan sartu zen Txistulari aldizkariaren 255-256 zenbaki bikoitza. Etxean jaso aurretik, web gunean kontsultatu eta deskaragatzeko aukera dute gure bazkideek gaurtik. Ale berria 2018ko uztailatik abendura doa. 116 orrialdek osatzen duten argitalpenean, klarertar musikagile zenbaiten zortzi pieza, askotarikoak, argitaratzen [...]

By | June 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Aldizkari berria, eskura

Sari bat izango du eskura Eibarko Txistu Egunaz gozatzera doan publikoak

Larunbat honetan, ekainaren 29an, Eibarko I. Txistu Egunaren karietara, publikoarentzako zozketa antolatu du Usartza taldeak. Irabazleak bi pertsonentzako menu bereziaz gozatuko du.  San Juan eta San Pedro jaien baitan lehenengo aldiz antolatuko dute Eibarko Usartza Txistulari Taldeko kideek Txistu Eguna. Ondarrua, Deba, Elgoibar eta Zornotzako txistulariek parte hartuko dute eibartarrekin batera. Hasieran auzoetatik ibiliko dira kalejiran, azkenerako erdigunera joz. [...]

By | June 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Sari bat izango du eskura Eibarko Txistu Egunaz gozatzera doan publikoak

[BIDEOA] Agurra flamenkoa

Argazkia: Adok Faktory Txistua eta musika flamenkoa uztartu zituen Silboberri elkarteak pasa den ekainaren 8an Durangon. Emanaldi berezi horretako bideoak plazaratu ditu elkarte durangarrak. Hona hemen, ekitaldia abiatzeko eskaini zuten Agurra. Emanaldiari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau. Kontzertuko gainerako bideoak lotura honetan ikus ditzakezue.

By | June 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Agurra flamenkoa

Txistulari aldizkaria: hamalaugarren alea eskura (1930)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamalaugarren alea dakargu hona. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik [...]

By | June 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkaria: hamalaugarren alea eskura (1930)

[BIDEOA] Aditu txorien xuxurlak… (eta II)

Gaur, ekainaren 21ean, Nafarroako Txistulari Gazteen 3. kontzertua ospatuko da Iruñean Txorien Xuxurlak izenburupean. Ez galdu 120 txistulari gazteek eskainiko duten emanaldia. Hona hemen entsegu betean, gaur izango dugunaren aurrerapen gisan. Gehiago jakiteko irakurri berri hau.

By | June 21st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Aditu txorien xuxurlak… (eta II)

Juan Antonio Urbeltzen “Danza vasca: aproximación a los símbolos” liburua eskura

Dantzan.eus web guneak eskura jarri du 2001ean Juan Antonio Urbeltzek argitaratutako Danza vasca: aproximación a los símbolos liburua. Folkorista ezagunaren lana pdf formatuan deskargatu daiteke modu librean. Euskal dantza tradizionalen inguruan Juan Antonio Urbeltzek egindako ikerketen laburpena da 2001ean argitaratutako Danza vasca: aproximación a los símbolos liburua. Argazki eta ilustrazioei presentzia nabarmena emanez, sei zatitan bereizten da lana. Dantzaren jatorria, [...]

By | June 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Juan Antonio Urbeltzen “Danza vasca: aproximación a los símbolos” liburua eskura

[BIDEOA] Txistulariak eta bertsolariak

Argazkia: Rafa Gorrotxategi // Bideoa: Donostiako Udal Txistulari Taldea Igandean, San Juan bezperan, emanaldi berezia eskainiko dute Donostiako Udal Txistu Taldeko kideek. Ohiko diana eta kontzertuaz gain Konstituzio Enparantzan izango den Zuhaitzaren zutitzean izango dira eguerdiko 12etatik aurrera. Bertsolariak eta dantzariak izango dituzte igandean lagun. Bideoak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin egindako entseguaren une bat jasotzen du. [...]

By | June 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Txistulariak eta bertsolariak

[BIDEOAK] Busturialdeako II. Txistu Eguna

Argazkia: Txebi Arriaga Pasa den igandean, ekainak 16, Busturialdeako 2. Txistu Eguna ospatu zuten Foruan (Bizkaia) Urdaibai dantza taldearen 50. urteurrenarekin bat eginez.  Hona hemen eguneko bi bideo, lehenengoa Oizmendi Telebistak saretu du eta bigarrena Urdaibai dantza taldeak.  

By | June 18th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOAK] Busturialdeako II. Txistu Eguna