Juan Antonio Urbeltzen “Danza vasca: aproximación a los símbolos” liburua eskura

Dantzan.eus web guneak eskura jarri du 2001ean Juan Antonio Urbeltzek argitaratutako Danza vasca: aproximación a los símbolos liburua. Folkorista ezagunaren lana pdf formatuan deskargatu daiteke modu librean.

Euskal dantza tradizionalen inguruan Juan Antonio Urbeltzek egindako ikerketen laburpena da 2001ean argitaratutako Danza vasca: aproximación a los símbolos liburua. Argazki eta ilustrazioei presentzia nabarmena emanez, sei zatitan bereizten da lana. Dantzaren jatorria, inauteriak, solstizioetako jaiak, dantza eta gizartea, musika eta instrumentuak eta Argia dantza taldea dira Urbeltzen lan honetako zati nagusiak.

Lan hori pdf-an deskargatu daiteke lotura honetan.

Gehiago jakiteko irakurri berri hau.