[ZOZKETA] Gonbidapenak Marques de Riscal upategian Iñaki Palacios eta Mulixkaren ikuskizuna ikusteko

Ekainaren 30ean Ziekon (Araba) Lurra, Ardoa, Dantza ikuskizuna taularatuko dute Marques de Riscal upategian . Bertan izango da ETB emanaldia grabatzeko. Publiko gisa bertan izateko 6 gonbidapen oparitu dizkigu Iñaki Palacios txistulariak.

Ekainaren 30ean Ziekon 21:30ean, Marques de Riscal upategian Lurra, Ardoa, Dantza ikuskizunaren grabaketan publiko gisa parte hartzeko hiru gonbidapen bikoitz zozketatuko ditugu. Parte hartzeko izen abizenak eta herria adieraziz e-maila bidali komunikazioa@txistulari.eus-era. Asteleheneko (ekainaren 10a) goizeko hamarrak arte jasotako mezuekin zozketa egingo dugu.

Ez galdu aukera ikuskizuna eskenatoki ezin paregabeago batean ikusteko. Informazio gehiago hemen.