Kontzertua: Zeanuriko Txistulari Taldea

Zeanuriko Txistulari Taldeak 55. urteurrena ospatuko du aurten. Hori dela eta, ospakizun kontzertua antolatu du ekainaren 10ean, 20:00etan, Herriko frontoian.

Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

Kontzertu honetan  Eibarko bi tronpa joleren kolaborazio berezia izango dute Usartzako txistulariek. Rodolfo Epelde eta Iñaki Orbegozo tronparekin arituko dira.