Muskizko XVII. Txistu Kontzertura gonbidapena

Muskizko Jarraitzen Dugu Txistu Taldea beraien herrian ospatuko den XVII. Txistu Kontzertua antolatzen hasia da. Kontzertu horretan beraiekin jo nahi luketen txistulariak gonbidatuz mezua bidali dute.
Kontuan hartu beharrekoak hauek dira:

  • Kontzertua ekainaren 25ean ordubatetan izango da Muskizko Meatzari Aretoan.
  • Entseguak: kontzertuko egunean hamarretan izango da. Gehiago egingo balira izena eman dutenei jakinaraziko litzaieke.
  • Izena emateko: idatzi jarraitzendugu@hotmail.com helbidera edo WhatsAppez 652093317ra txistulari kopurua eta zein ahots joko duten zehaztuz (txistu 1, txistu 2 edo silbotea).
  • Izena emateko epea: lehenbailehen.

Hau da Euskal Herriko Txistulari Elkartera bidali duten gonbidapena: Invitacion concierto 2023.pdf