Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

2023 Maiatza 7 12:45 - 13:45

UDABERRIKO KONTZERTUA

Kontzertu honetan  Eibarko bi tronpa joleren kolaborazio berezia izango dute Usartzako txistulariek. Rodolfo Epelde eta Iñaki Orbegozo tronparekin arituko dira.

Iñaki Orbegozo Usartza Txistulari Taldeko kidea izateaz aparte, Eibarko Cielito musika bandan tronpa jolea ere bada eta hainbat musika eskoletan tronpa irakaslea izan da.

Bestalde, Rodolfo Epelde Eibarren jaio zen eta tronpa ikasketak Donostian eta Madrilen egin ondoren Alemanian (Hamburgo) eta Frantzian osatu zituen. Gaur egun hainbat orkestrako maisua da eta  Orquesta Nacional de España-ko tronpa bakarlaria da. Horretaz gain Orquesta de Cadaques-en jotzen du. Rodolfo Epelde Eibarrera etortzen denean Cielito musika bandarekin jo ohi du eta igandean Usartza Txistulari taldekoekin arituko da.

Kontzertuaren egitaraua mota ezberdinetako doinuez osatuta dago eta berezitasun bezela Alpeetako adar bat joko du Rodolfo Epeldek. Alpeetako adarra edo tronpa Suizako aintzinako tronpa luze bat da. Tronpa honen luzeera 1,5 eta 3,60 metro artekoa izaten da.


EGITARAUA

Minueto Raimundo Sarriegi

Lorailla (Alborada/Diana) Demetrio Iriarte

Alpeetako Oroimena Josef Labitsky

Zubieta Tomas Garbizu

Fandango 1896 P. Onraita

Zirkoren Sonatatxoa Mold.: J. I. Ansorena

Amaiur (Alborada) Joaquin Iruretagoyena

Gernika (Marcha fúnebre vasca) Pablo Sorozabal

Hirugarren kalez kale (Marcha de Deba) Pablo Sorozabal


PARTAIDEAK

Usartza Txistulari Taldea

Tronpa joleak: Rodolfo Epelde eta Iñaki Orbegozo

 

Xehetasunak

Data:
2023 Maiatza 7
Ordua:
12:45 - 13:45
Event Tags:
,

Lekua

Udaletxeko arkupeak (Eibar)
Eibar, Gipuzkoa 20600 Spain + Google Map