Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Nafarroako Txistulari Gazteen 5. Kontzertua

2023 Ekaina 21 19:30 - 20:30

2023/06/21: ERNE‼️Alarde Txikia bertan behera geratu da.

Nafarroako Txistulari Gazteen 5. Kontzertuaren ardatz nagusia Sua da. Aitor Urquizaren zuzendaritzapean eta Bakarne Atxukarroren gidoiarekin, Europako Musikaren Egunarekin eta udako solstizioarekin bat etorriz egingo da. Taularatzea Maikampanillak egingo du.

Kontzertu honetan Nafarroako hainbat musika eskolatako dozenaka txistulari gaztek parte hartuko dute. Era berean, Jaione Olazabal abeslariak, Joakin Lizarraga eta Bernat Etxepare Ikastetxe Publikoetako ikasleek ere agertokia partekatuko dute.

Errepertorioan euskal musika tradizionaleko doinuak, beste doinu batzuen moldaketak eta doinu berriak sartuko dira. Musika egile hauen lana entzuteko aukera izango da: Urtzi Iraizoz, Alfonso Iturria, Ismael Yague, Inar Lezaun, Satxa Soriazu, Juan Manuel Sáez Etxabe, Joaquin A. Lecumberri, Jimmy Bidaurreta, Jon Oñatibia, Jose Ignazio Ansorena, Izaro, Bagad Lann Bihoue, Bulego eta Kepa Junkera.

Xehetasunak

Data:
2023 Ekaina 21
Ordua:
19:30 - 20:30
Event Tags:
,

Lekua

Udaletxeko plaza (Iruñea)
Iruñea, Nafarroa Spain + Google Map