Portugaleteko V. Txistularien Kontzertua

Portugaleteko Txistu Zaleak bandak Euskal Herriko txistulari guztiei San Roke festetan izaten den Txistularien Kontzertuan parte hartzera gonbidatuz eskutitza helarazi du elkartera.

Kontzertua abuztuaren 15ean, asteartez, izango da Portugaleteko San Roke plazan arratsaldeko zortzietan. Hura prestatzeko lehenengo entsegu orokorra ekainaren 28an izango da arratsaldeko seietan eta azkena kontzertuko egunean lau eta erdietan.

Parte hartu nahi duten txistulariek hemen xehetasun gehiago dituzte. Jakin izena emateko Txistu Zaleak taldearekin harremanetan jarri behar dela portugaletekotxistubanda@gmail.com helbidera edo 653729826 Whatsappera idatziz.