Zumarragako Txistu Kontzertua 2022
Zumarragako Antxiñako Ama Txistulari Taldeak txistu kontzertua antolatu du abendu erdialderako.
Zumarragako Antxiñako Ama Txistulari Taldeak txistu kontzertua antolatu du abendu erdialderako.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Kutxa Fundazioaren eta Zukan Trioren babesarekin antolatutako Txisturako konposizio lehiaketaren edizio honetako sarituak ezagutzera emateko antolatu […]
Taldeak beharrezko oinarri musikala ezarriko du bertan bertaratutako guztiek beraiekin abestu eta dantzatuz ekintzaz beteriko asteburuari amaiera emateko.
Diana berezia ospatuko du udal taldeak Ikusi mendizaleak, Aitorren hizkuntz zaharra, Behin betiko eta beste hainbat doinu joaz.
Euskeraren egunaren gertutasuna aitzakia hartuta, Oiartzungo Arozenatarrek nahi duenari euskerari eskainitako kantak abesteko aukera emango diote San Esteban elizan. Arozenatarrek […]
Larunbatean, hilak 3, arratsaldeko seiretan erromeria antolatu du Udal taldeak Euskararen Eguneko ospakizunek etenik izan ez dezaten.
Larunbatean, hilak 3, 12tatik aurrera, kantujira berezia eskainiko da Donostiako Alde Zaharrean barrena euskarari eskainitako doinuak abestuz (Konstituzio Plazatik abiatuko […]
Goizaldean herriko kaleak txistu soinuarekin argituko ditu Hondarribiko Txistu Taldeak.
Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Cecilia Abesbatzak bat egingo dute, beste urte batez, musikarien patroiaren ospakizun kontzertua ospatzeko.
Errenteriako Ereintza Elkarteak Olegario Izagirreren omenaldia antolatu du.
Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kanta, biribilketa… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak entzuteko aukera ezin hobea emanez.
Uda amaitzearekin batera, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak igandero eskaintzen duen kontzertu denboraldia abiatuko du. Aurtengoa datorren irailaren 25ean hasiko da eta, astero-astero, euskal txistularien tradiziozko doinuei eskainiriko kontzertuak ospatuko dira. Emanaldietan dantza, kantu, biribilketa edota obrak entzuteko aukera eskainiko du udal taldeak; hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak.
Urretxun txistulari kontzertua izango da herriko Lizarriturri Txistulari Taldeak udalaren babesarekin antolatuta.
Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak jota euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz.
Urtero ohi denez, Hondarribiko Gipuzkoa plazan izango da Txistularien Kontzertu Nagusia.
Hondarribiko Txistulariak Kultur Elkartetik jakinarazi dute aurtengo kontzertuan parte hartzeko deialdia. Bertan dioenez, abuztuaren 28an eguerdiko 12etan Hondarribiako Gipuzkoa plazan izango da kontzertua.
Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldeak urtero Xanixtebanetarako antolatzen duen herri kontzertuak 45. edizioa du hau.
Aurten bueltatzen den Madalen Aurreko Txistulari Kontzertuan Fermin Muguruza musikaria izango da artista gonbidatua.