Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

2023 Urtarrila 8 12:30 - 13:30

Pasa den 2022 urtean Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo taldea sortu zenetik 50 urte bete dira. Haiek omentzeko asmoz Usartza Txistulari Taldeak kontzertu berezi bat antolatu du Ustekabe txarangaren eta Kezka Dantza Taldearen laguntzarekin.

Pailazo talde ezagun hau 1972. urtean sortu zen Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenarekin. Jendaurreko lehenengo saioa 1972ko martxoaren 25ean eman zuten. Txirri, Mirri eta Txiribiton izena 1983an hartu zuten eta 1984an Din Don Kikilikon telebistako programa abiatu zuten.

Telebistako saioez gain Euskal Herriko herri ugaritan izan ziren beraien emanaldiekin. 2003 eta 2004 artean Txirri, Mirri eta Txiribiton junior sortu zen eta 2013an Txirri, Mirri eta Txiribiton zaharren azkenengo saioa izan zen.

Usartza Txistulari Taldea istorio polit eta alai hau ezagutu orduko, eta beraien abesti bilduma Joxe Mari Oiarzabalek moldatu zuela jakinda, hasi zen buru belarri kontzertu berezi bat prestatzen. Ustekabe Txarangak eta Kezka Dantza Taldeak ez zuten zalantzarik izan txistulariekin batera antolaketan parte hartzeko. Halako kontzertu bereziak aurkezpena ere berezia behar zuen eta Filipo eta Pantxis pailazoek lagunduko dute aurkezpen antzeztua egiten.

Kontzertu honetan parte hartuko dutenak Usartza txistulari Taldea, Ustekabe Txaranga, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak, Pantxis eta Filipo pailazoak eta Kezka Dantza Taldea izango dira.

Bertara gerturatzen direnek ezagunak diren abesti ugari entzun eta kantatuz urtea pozik eta parrez hasteko aukera izango dute doinu hauekin:

  • Txirri, Mirri eta Txiribiton
  • Pintto Pintto
  • Paristik natorren
  • Ttip eta Ttup
  • Behin edo behin
  • Moro katua
  • Allakuidaos
  • Lagunen itzala
  • Barre egin
  • Kli kla telebista
  • Zapi zuria
  • Altza Felipe

Gainera, Ustekabe Txarangaren azken diskoko piezak ere entzungo dituzte:

  • Eibarko herria
  • Hiru gizon ilustre
  • Forjarien kanta
  • Venid al pueblo de Eibar

Usartza Txistulari Taldeak eibartarrak eta inguruko guztiak Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoei egingo zaien omenaldi honetara gonbidatu ditu.

Xehetasunak

Data:
2023 Urtarrila 8
Ordua:
12:30 - 13:30
Event Tags:

Lekua

Coliseo antzokia (Eibar)
Merkatu kalea, 2
Eibar, Gipuzkoa 20600 Spain
+ Google Map