Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du. Gipuzkoako patroiaren eguna izanik ibilbide musikala proposatuko du taldeak Gipuzkoako txoko ezberdinetako musikaren bitartez.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal itsas doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du. Donostiako kaiko Karmengo festen programazioaren baitan kontzertua auzoko San Pedro elizan eskainiko da.

Arnas Berriz txistulari kontzertua

Tolosako Udal Txistulari Bandak antolatuta, Arnas Berriz kontzertua emango dute Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako txistulariek. Aurtengo gonbidatu bereziak Gozategi eta Pirritx eta Porrotx dira.

Hernaniko Txistularien San Juan eguneko kontzertua

Aurtengoa urte berezia da Hernaniko txistularientzat. Isidro Ansorena txistulari hernaniarra hil zela 50 urte beteko dira aurten. Hori dela eta, Isidrok utzitako ondarearen erakusle izango den errepertorioa izango du ardatz kontzertu honek.

Erromeria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

San Juan bezperako Aginterien Esku-dantza amaitu ostean, Donostia Festak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen erromeria ospatuko da Plaza Berrian.

Danboligenak

Euskal Herriko bazter ezberdinetako txistulari gazteak Mendaron bilduko dira.

MGT: Dianak Pasaian

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasaian elkartuko dira herriko kaleak txistu hots gozoekin alaitzeko asmoz.