Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasaian

Maiatzaren 14an Pasaian elkartzeko deialdia egin dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Parte hartu nahi duten txistulariek lehen bait lehen idatzi behar diote Juanan Laboari.

Topaketako plana hau da:

  • 10:00 Pasai Donibaneko Itsas-Mendi elkartean gosaria
  • 10:45 Kalejira
  • 13:00 Erromeria Donibane plazan eta taldeko argazkia
  • 14:30 Bazkaria Itsas-Mendi elkartean

Izena emateko Juanan Laboari idatzi itsasbai@gmail.com helbidera edo Whatsapp-ez 659394498 telefonora.

Joko diren piezen partiturak behar dituenak, hemendik har ditzake.