Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Eragiyok Abesbatza eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

2023 Apirila 30 12:00 - 13:00

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eta ERAGIYOKen arteko harremana eta elkarlana 2022an hasi zen Victoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuan, non Mendi Abesbatzarekin eta Kresala Dantza Taldearekin batera Pablo Sorozabali egin zitzaion omenaldian parte hartu zuten.

Kontzertu horretako esperientziari jarraipena emanez, elkarrekin lanean jarraitu eta igandeko kontzertuko egitaraua prestatu dute txistulariek eta abesbatzak, bertan euskal doinuek eta musikariek erabateko protagonismoa izango dute. Programan izango dira Bruno Imazen Erromerian edota Gonzalez Bastidaren Donostiko kaiean txistulari talde tradizionalerako idatzitako piezak. Horiekin batera txistulariek abesbatzarekin aritu ahal izateko moldatutako lanak egongo dira, eta ez dira faltako Illunabarra, Maite edota Kanta berri moduko abesti ezagunak, besteak beste. Maila handiko errepertorioa agertoki ezin hobean: Donostiako udaletxeko Udalbatza Aretoa.


EGITARAUA

TXISTULARI TALDEA

ANSOLA ANAIAK Jose Ignazio Ansorena Miner (1953—)

 

ABESBATZA

AGUR ZAHARRA Antzinako euskal dantza doinua*. Harmonizazioa: Sabin Salaberri (1934—). Hitzak: Eusebio Osa (1936—1993)

MAITASUN ATSEKABEA Jesus Guridi (1886—1961)

 

ABESBATZA ETA TXISTULARI TALDEA

ERROMERIAN Bruno Imaz* (1897—1972)

ILUNABARRA Hitzak: Ramon Artola (1831—1906). Musika: Raimundo Sarriegi* (1838—1913)

BI EUSKO ABESTI Ignacio Busca-Sagastizabal* (1868—1950)

KITOLIS Hitzak: Pedro Anitua (1904—1983). Musika: Luis Aranburu* (1905—1999)

DONOSTIAKO KAIEAN Jose Maria González Bastida* (1908—1997)

NERE ETORRERA (HARA NUN DIRAN) Jose Maria Iparragirre* (1820—1881). Harmonizazioa: Jose Maria Glez. Bastida

SARATARRA Herri kanta*. Harmonizazioa: Jose Maria Glez. Bastida

MAITE Pablo Sorozabal* (1897—1988)

KANTA BERRI Herri kantak*. Harmonizazioa: Pablo Sorozabal


PARTAIDEAK

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. Zuzendaria: Jose Ignazio Asnorena

Eragiyok abesbatza. Zuzendaria: Ander Simal

Xehetasunak

Data:
2023 Apirila 30
Ordua:
12:00 - 13:00
Event Tags:
,

Lekua

Udaletxeko Udalbatza Aretoa (Donostia)
Alderdi Eder parkea
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map