Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

2023 Apirila 23 12:15 - 13:15

DONOSTIAKO TXISTULARI BANDA _PabloAxpe_

Apirilaren 23an hil zen Raimundo Sarriegi konpositorea, 1913an, orain 110 urte. Horregatik, urtero egun horretan, Donostiako Udalaren txistulariak musikariaren monumentuaren aurrean kokatzen dira eta haren obra hainbat joz, oroimenezko ekitaldi xumea eskaintzen dute.

Goizean argi-soinua eta Gipuzkoako Plazaren inguruan Liburuaren eguna dela medio, jotzen ibili ondoren, eguerdiko 12:15ean Plaza Berrian, kontzertu berezia eskainiko dute.

Ondoren, 13:00etan, txistulariak Sarriegi Plazara abiatuko dira eta hantxe konpositorearen irudiaren aurrean omenaldi laburra burutuko dute: Bretxako saltzaileen elkarteko ordezkari batek, haren Alkate soinuaren doinuak lagundurik, lore sorta jarriko dio eta dantzari talde batek Ohorezko kontrapasa, hau ere Sarriegik sortutako doinua, eskainiko dio. Amaiera jartzeko, San Sebastian Martxa abestuko da. Sarriegizale guztiak gonbidatuta daude.


KONTZERTUKO EGITARAUA

Festara Raimundo Sarriegi*

Brakaman Raimundo Sarriegi

Puyuelo kalea Raimundo Sarriegi*

Entierro de la sardina Raimundo Sarriegi*

Txinatar martxa Raimundo Sarriegi*

Ilunabarra Raimundo Sarriegi*

Donostiako jai doinuen porrusalda Raimundo Sarriegi*

 

Moldaketa:

* J. Ig. Ansorena


PARTAIDEAK

Taldea: Donostiako Udalaren txistulari taldea

Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner

Xehetasunak

Data:
2023 Apirila 23
Ordua:
12:15 - 13:15
Event Tags:
,

Lekua

Plaza Berria (Donostia)
Plaza Berria
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map