Urretxuko Txistularien Kontzertura gonbidapena

Lizarriturri Txistulari Taldeak Euskal Herriko txistulariak Urretxun irailaren 16an izango den kontzertuan parte hartzera gonbidatu ditu eskutitz honen bidez:

Txistulari adiskideok,

Urtero bezala, Urretxuko Santa Anastasia jaien barnean, txistularien kontzertua antolatu dugu datorren irailaren 16rako. Honen bitartez, zuengana zuzentzen gara kontzertu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko asmoz. Jarraian antolatutako egitaraua eta ordutegiak aurkezten dizkizuegu:
 
–  Musika plazan   Herrikoia / Mold.: Xabier Zabala
–  Lurra   Mixel Ducau / Mold.: Iñigo Casali, I. Yagüe
–  Zuek   Nogen / Mold.: Jagoba Astiazaran Korta
–  Ez da ondo aterako   Nogen / Mold.: Jagoba Astiazaran Korta
–  Wellcome to beach   Asier Gozategi / Mold.: Xabier Zabala
–  Aita   Asier Gozategi / Mold.: Xabier Zabala
–  Alboka rocka joka   Asier Gozategi / Mold.: Xabier Zabala
–  Jota de la Corona   J. A. Márquez / Mold.: Jesus Castillejo
–  Don Martin   Sabin Bikandi / Mold.: Jesus Castillejo
–  Haize irudiak   Ismael Yagüe / Mold.: Jon Goenaga
–  Izar iheskorra   Etzakit / Mold.: Xabier Otaolea
–  Eskurik eskuekin   Xabier Solano / Mold.: Carlos Sagui
–  Gernikako Arbola   J. M. Iparragirre 

 

16:00 Entsegua Urretxuko Iparragirre plazan (euria eginez gero, Aldiri Kiroldegian)

19:30 Kontzertua Iparragirre plazan (euria eginez gero, Aldiri Kiroldegian)

21:30 Afaria

Beti bezala, alkandora zuri, praka beltz eta oinetako ilunekin jantzita etortzea eta bakoitzak bere atrila ekartzea eskertuko genizueke. Txistuak FA tonuan eta silboteak Si b tonuetan beharko ditugu.
Kontzertura zein afarira zenbat pertsona etorriko zareten jakiteko, mesedez jarri gurekin harremanetan hurrengo bideren bat aukeratuz:
Kontzertuan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.
Urretxuko Lizarriturri Txistulari Taldea