Txistularien topaketa Zangozan

Irailaren 17an txistulariak Zangozan elkartzeko deia luzatu dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek.

Egun horretako egitaraua hau da:

  • 10:00 Elkartzea Udaletxeko arkuetan (Kale Nagusia)
  • 10:15 Familiko argazkia
  • Segurako alborada
  • Kalejira
  • 11:00 Hamaiketakoa
  • Kalejira
  • 14:30 Bazkaria

Kalejiran jotzeko aukeratu diren piezen zerrendakoren bat falta duenak hemen topa ditzake partiturak.

Tartean dago egun horretan estrenatuko den L. M. Vital Sevillanok konposatutako Mugarik Gabeko Txuntxuneroak ereserkia. Horiez gain, Severiano Sanzi eskainitako Severiano maitea pieza ere lehenengo aldiz joko da kalean. Hemen daude partiturak:

Gogoratu FA # tonuan afinatutako txistuak joko direla.

Bertan parte hartzeko asmoa dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta irailaren 11a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako Whatsappez edo emailez adierazi telefono zenbaki edo email hauetarako batetara idatziaz: