Aberri Eguna Iruñan

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek apirilaren 9an Iruñan ospatuko den Aberri Egunerako txuntxuneroen laguntza eskatu dutela esanez idatzi dute.

Goizeko 11:30etan CINES GOLEM aurrean elkartzekotan geratu dira, La Tramontana eskulturaren oinean, eta manifestazioaren buruan joango dira txuntxuneroak beraien doinu alaiekin bidea irekitzen.

Egunerako aukeratutako errepertorioa hemendik deskarga daiteke. Hauek dira joko diren piezak:

  • Agur Zuberoa
  • Batasuna (Aupa gizona)
  • Egun da Santimamiña
  • Eusko euskotarrak gara
  • Eusko gudariak
  • Goazen mendirik mendi
  • Gora Euskadi
  • Ikusi Mendizaleak
  • Kalera kalera

Fa# tonuan afinatutako txistuak joko dira eta janzkeran inguruan galtza ilunak, alkondara edo blusa txuria, zapia eta txapela eramatea eskatu dute.