Bilbon txistulari gazteak bikain aritu ziren

Pasa den hilaren 29an Bilboko BBK aretoan izan zen Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketan giro ona nagusitu zen. Bertan Euskal Herriko alde ezberdinetatik etorritako txistulari gazteek txistu saio politak jo zituzten. Bi kategoriatan banatuta aritu ziren txapelketan parte hartu zuten 22 gazte bakarlariak.

12 urtetik beherako kategorian, Aitor Ripa Eritze (Irurita-Baztan) izan da lehen postua eskuratu duena. B kategorian, 13 eta 16 urte bitarteko bakarlariena, Izar Imbuluzqueta Arroabarren (Orkoien) izan da garaile.

𝗔 𝗸𝗮𝘁𝗲𝗴𝗼𝗿𝗶𝗮: 12 urte edo gutxiagoko bakarlaria

– 1. saria: 250 euro, garaikurra eta txapela: Aitor Ripa Eritze (Irurita-Baztan)

– 2. saria: 200 euro eta garaikurra: Jon Iturrieta Urkiza (Durango)

– 3. saria: 150 euro eta garaikurra: Jon Lainez Vicente (Iruña)

𝗕 𝗸𝗮𝘁𝗲𝗴𝗼𝗿𝗶𝗮: 13 eta 16 urte bitarteko bakarlaria

– 1. saria: 300 euro, garaikurra eta txapela: Izar Imbuluzqueta Arroabarren (Orkoien)

– 2. saria: 250 euro eta garaikurra: Enerko Irazoki Viela (Irurita-Baztan)

– 3. saria: 200 euro eta garaikurra: Irati Axkoeta Beitia (Durango)