Portugaleteko VI. Txistularien Kontzertua prestatzen

Portugaleteko Txistu Zaleak Elkarteak abuztuaren 15ean izango den kontzertuan parte hartzeko gonbidapena zabaldu die Euskal Herriko txistulariei. Lehenengo entsegu orokorra ekainaren 26an egingo dute.

Kontzertua Poartugaleteko San Roke festetan izango da abuztuaren 15ean arratsaldeko zazpi eta erdietan, San Roke plazan.

Entsegu orokor bat egingo da ekainaren 26an arratsaldeko seietan, eta beste bat kontzertuko egunean lauetan.

Portugaleteko Txistu Zaleaketik programa erakargarria prestatu dutela esan dute eta Euskal Herriko txistulariak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Parte hartu nahi dutenek antolatzaileei idatzi behar diete beraien asmoa adieraziz portugaletekotxistubanda@gmail.com emailera edo 653729826 Whatsappera.