Mugarik Gabeko Txuntxuneroek zabaldu duten mezuan txistulariak Marinelak Danborradarekin Donibane Lohizunen jotzera gonbidatu dituzte. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 10aren aurretik idatzi behar diote Sebastiani.
Goizeko bederatzietan azokan elkartu eta alde zaharrean kalejiran ibiliko dira. Hamarretan elizako atarian danborradarekin elkartuta jarraituko dute. Hamabietan udaletxean hartuko dituzte eta goiza bukatzeko ordu batetan bazkaldu egingo dute.
Izena emateko Sebastiani sitxassa@orange.fr helbidera idatzi behar zaio. Txistulariei bazkarian lehentasuna emango bazaie ere, kontuan izan lekua mugatua dela.
Txistuarekin (FA # tonuko txistuak) jotzeko aukeratu dena zerrendan ageri da. Partituraren bat falta duenak hemendik har dezake.