Elantxoben ospatuko da maiatzaren 26an Busturialdeko Txistularien Eguna.
Busturialdeko Txistularien Elkarteak zabaldu duen mezuan topaketan parte hartu nahi duten txistulariei izena lehen bait lehen emateko eskatu dute. Horretarako, izena eman nahi duenak busturialdekotxistularielkarte@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du txistua jotzera edo txistua jo eta bazkaltzera (zeliako edo alergikorik dagoen esan) zenbat joango diren azalduz.
Mezuan azaldu dutenez, hau izango da eguneko antolaketa:
10:45etan harrera: Elantxobeko hilerriaren aurreko parkinean.
Bertan ordainduko da: bazkaria 25 euro eta anagrama 1,5 euro.
11:00tan denak kalejiran.
15:00etan bazkaria OgoƱope jatetxean.
Mezuan bazkariko menua zehazteaz gain, kalejiran joko dirne piezen partiturak ere banatu dituzte.