Hondarribiko Txistu Kontzertuaren data aldaketa

Aurten Hondarribiko Txistu Kontzertua irailaren 1ean izango da.

Hondarribiko Txistu Taldetik esan dutenez, Hondarribiko Txistu Kontzerturako oraindik asko falta bada ere, ohikoa den abuztuko azken igandeko kontzertua irailera pasa da aurten.

Bertan parte hartzeko ohitura duten txistulariek agenda antolatzeko asmoz bidali dute abisua. Kontzertuko xehetasunekin ohiko deia aurrerago bidaliko dute.