Biba Zuek, txistulariak

Joan den ostiralean, martxoak 1, Iker Azpeitia, Idoia Kareaga eta Aitor Alvarez txistulariak elkarrizketatu zituzten.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkezten duten Biba Zuek ETB1eko programan Euskal Herriko txistulariez gehixeago jakiteko asmoz hiru txistulari gonbidatu zituzten Euskal Telebistaren estudioetara. Legazpiko Goiz-Deia Txistulari Taldeko Iker Azpeitia, Bilboko Udal Txistulari Taldeko Idoia Kareaga eta Beasaingo Goizeresia txistularietako Aitor Alvarez izan ziren elkarrizketatuak.

Programa osoa EITBren Nahieran plataforman ikus daiteke eta txistularien elkarrizketa laugarren minutuaren bueltan hasten da.