Legazpiko txistua eta elektronika

Goiz Deia txistulari bandak Txistu Mixtu diskoan txistua eta elektronika elkartu ditu.

Mutrikuko Ame estudioan grabatu duten diskoan Mutriku bertako Axular Arizmendi eta A Coruñako Fran Carreira aritu dira abestien produkzioan. Legazpiko txistulariek bederatzi piezaz osatutako diskoa kaleratu dute. Horietako lau txistularien errepertorio tradizionalekoak dira eta txistuaz gain atabala entzuten da haietan. Beste bostak abesti ezagunen txistuz jotako bertsioak dira eta horietan oinarri elektronikoek lagundu dute txistua.

Emaitza entzun nahi duenak, Youtube eta Spotify interneteko plataformetan du entzungai.