Baionan txistu lanetan

Jo Txistua elkarte baionarrak abian du 20. urteurreneko ospakizunaren prestaketa.

Martxoaren 9an txistua izango da nagusi Baionan eta horretarako Euskal Herriko Txistulari Elkarteko txistulariak bertan izatea nahi lukete Jo Txistuako kideek. Eguna urrun bada ere, antolaketa kontuetarako zenbat txistulari elkartuko diren jakin nahi dute.

Abenduaren 15eraino jasoko dituzte izen emateak Whatsapp bidez (+34)640564504 telefonoan edota acortijy@gmail.com helbidean.