Inaxio Begiristain beka

Alegiko Intxurre elkarteak sortutako bekara gai ezberdinen inguruko proiektuak, tartean txistuaren ingurukoak, aurkez daitezke. Horretarako epea 2024ko martxoaren 10 arte luzatuko da eta sarituak 1200 euro jasoko ditu.

Inaxio Begiristain Albisu (1922-1984) euskal kulturgintzan nabarmendu zen. Idazle, antzerkigile, txistu egile, euskaltzale eta Alegiako hainbeste ekimenen bultzatzaile izan zen. 

2022an ehun urte bete ziren jaio zela. Hori dela eta, bere omenez Alegian hainbat ekimen burutu ziren. Bertan herriko talde guztiek hartu zuten parte: dantza, musika, txistua, bertsoa… Eta nola ez, antzerkia ere bai izan zen, tartean Intxurre Antzerki Taldea (garai batean Begiristainek berak martxan jarria) berpiztu zen. 

Euskal Kulturaren bultzatzailea gogoratuz eta sorkuntzari bultzada eman nahian, Intxurre Elkarteak Inaxio Begiristain Beka sortu berri du.

Hemen doakizue deialdia. Bertako oinarrietan agertzen dira bekara aurkeztu ahal izateko egin beharrekoen inguruko zehaztasunak.