Portugaleteko Txistulari Eguna bertan da

Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak antolatzen duen Txistulari Egunerako gutxi falta da. Eskutitza bidali du elkarteak Euskal Herriko txistulariak bertan parte hartzera gonbidatuaz eta joko diren piezak eskuratzeko loturarekin.

Urriaren 1ean izango den Txistulari Egunean parte hartu nahi duten txistulariek irailaren 27aren aurretik eman behar dute izena. Xehetasun guztiak eskutitzean topatuko dituzue.