MGT Larragan topaketa

Urriaren 1ean plan bat nahi? Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Larragan elkartzea proposatzen diete Euskal Herriko txistulariei.

Bertan azalduko direnek izena irailaren 26aren aurretik eman behar dute Angel Macaya (636 44 71 80) edo Juan Macayari (647 81 68 03) idatziz.

Asmoa goizeko 10etan udaletxeko plazan elkartzea da. Handik abiatuko da 11 eta erdiak arte luzatuko den alborada. Eguerdiko 13etan herriko URNIA taldearekin kalejira eta dantzen txanda izango da. 14etan bukatuko da topaketa.

Partituraren bat behar duenak lotura honetan eskura dezake.