Mª Pilar Zuriarrain eta Jose Inazio Elias: bi zilarrezko domina

Urriaren 14an Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Mª Pilar Zuriarrain eta Jose Inazio Elias omenduko ditu Zarautzen. Biek txistularitzaren alde egin duten ibilbidea eskertzeko Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zilarrezko Domina ezarriko zaie omenaldian.

Eguneko egitaraua hau da:

10:00 Musika Plazan: Txistularion elkarretaratzea.

10:15 Euskal Herriko Txistularien kalejira omenduen bila.

11:00 Jose Inazio Elias eta Mª Pilar Zuriarraini domina eskaintza eta omenaldia. Modelo aretoan.

11:30 Hamaiketakoa.

12:00 Abestiak Udaletxearen aurrean Kantu Jirako lagunekin batera.

Ondoren Txistu Kontzertua Musika Plazan.

14:30 Anai-arreben arteko bazkaria Udaberri jatetxean.

Bazkarian izena eman eta ordaintzeko epea urriaren 10 artekoa izango da. Bazkaltzeko pertsonako 25 € ordaindu behar dira Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bi kontu korronteetako batean. Ordainketaren kontzeptuan bazkarira joango denaren izena jarri behar da. Hauek dira aukerako kontu korronteak:

Kutxabank  ES31 2095 5064 8091 0074 8227
Laboral Kutxa ES49 3035 0060 4506 0003 0609