Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia ia prest dute eta Euskal Herriko txistulariak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.
Abuztuaren 12an izango da kontzertua Donostiako Plaza Berrian. Arratsaldeko zortzi eta erdietan hasiko da Jose Ignazio Ansorena Minerren zuzendaritzapean eta txistulariek joko duten errepertorioa hau da:
- GERNIKAKO ARBOLA J. M. Iparragirre
- MENDIGOIZALEAK Alejandro Olazaran
- SAIOARENA J.I. Ansorena
- SOKA DANTZA SUITE Imanol Iribarren
- AZERI DANTZA (1. atala) Herri doinua
- ZURE BIHOTZETIK ONENA I. Ortiz de Villalba/Josu Erviti
- EURI TANTA BAKOITZEAN Aitor Agirre/Unai Lobo
- BIHARKO ESANGO DIZUT Ezezaguna
- ADUNA Haritz Ezeiza
- ARANO Haritz Ezeiza
- MOLINATXO Imanol Iribarren
- JUANA BIXENTA OLABE Herri doinua
- AZERI DANTZA (2. atala) Herri doinua
- ZERUAREKIN AMESTU DUGU I. Ortiz de Villalba/Josu Erviti
- LA CHICA DEL BATXOKI Francis Díez
- LO EGIN Aitor Agirre/Unai Lobo
- TXANTON PIPERRI-AZKEN MARTXA Buenaventura Zapirain
- IRUÑATARRA Celestino Pozueta
Gutunean obra guztien partiturak bidali dituzte:
Kontzertuari eta entseguei buruzko zenbait ohar ere gehitu dituzte, tartean, parte hartu nahi duten txistulariek Xabier Muñozi garaiz jakinarazteko.
OHARRAK
º Ordutegia kontzertu egunerako:
- 15:45 Bilkura Plaza Berrian
- 16:00 Entsegua oholtza gainean.
- 20:30 Kontzertua.
- 22:30 Lunch/zizka-mizkak Plazako eraikinean, San Jeronimo kaletik sartuta.
º Entseguak: abuztuak 8 (asteartea) eta abuztuak 11 (ostirala), 19:00etan, Donostiako Musika Eskolan (Atotxako Zelaia Plaza, 3).
º Kontzertuko janzkera: alkandora zuria, gona/galtza ilunak, zapata beltzak.
º Erantzuna, Xabier Muñoz-i, 606145998 telefonora edo e-mailez, txogori@gmail.com
º Zailtasunak direla eta, senide edo ezagunentzat ez da eserlekurik gordeko.