Hondarribiko txistu taldearen eskutitza

LVII. TXISTULARIEN KONTZERTU NAGUSIA

2023ko abuztuaren 27ean, eguerdiko 12etan

HONDARRIBIAko Gipuzkoa plazan

Kontzertu egunean:

  • 9,45etan: Bilkura Gipuzkoa plazan
  • 10,00etan: Entsegua
  • 12,00etan: Kontzertua
  • 14,15etan: Bazkaria (Batzokian)

Janzkera: alkandora zuria, galtza-gona ilunak, oinetako beltzak.

Oharrak:

  • Entseguak: abuztuak 21, astelehena, eta abuztuak 23, asteazkena, 19:30etan, Hondarribiako Kultur Etxean (Musika Eskola dagoen lekuan, Denda kalea, 18). Partiturak entseguan banatuko dira, nahiz eta orain bidaltzen ditugun, aldez aurretik ezagutzeko.
    • Asteleheneko entseguan, ahal duen guztia ongi etorria izango da. Irun-Hondarribikoentzat, beharrezkoa
    • Asteazkenekoa, denontzat beharrezkoa.
    • Txistuak, FA – Silboteak, SIb
  • Erantzuna, Hondarribiko Txistu Taldeari, email honetara: hondarribikotxistutaldea@outlook.com, ahal bada abuztuak 10 baino lehen, honako datuekin:
    • izen abizenak,
    • txistu 1.a, 2.a, ala txistu handia joko duzun,
    • nondik zatozen (lehenengo aldiz bazatoz), eta
    • kontzertu ondorengo bazkarira geratuko zeran ala ez (bazkarirako erantzun eza, ezetzkoa dela ulertuko dugu).
  • Bai txistua ta bai silbotea jotzeko gai bazara, eskertuko dizugu biak ekartzea. Dagoenaren arabera erabakiko da zer jotzea komeni den.
  • Zure inguruan, mezu hau jasoko ez duen txistularirik ezagutzen baduzu, emaiozu honen berri, mesedez.

Mila esker. Hondarribiko Txistu Taldea