Portugaleteko Txistulari Egunera gonbidapena

Portugaleteko Txistu Zaleak txistulari taldeak eskutitza bidali du Euskal Herriko Txistulari Elkartera txistulari bazkideak eta lagunak Portugaleteko IX. Txistulari Egunean parte hartzera gonbidatuz.

Momentuz, data eta eguneko plangintza dira zehaztutakoak. Udako oporraldiaren ondoren informazio gehiago emango dutela aurreratu dute.

Kaixo, txistulari bazkideok eta lagunok.

Dakizuenez, aurten urriaren 1ean, igandea, PORTUGALETEKO IX. TXISTULARI EGUNA ospatuko dugu.

Oraindik hurrun ematen badu ere, zuen agendeetan sartzeko denboraz jakinarazi nahi dizuegu.

Ekitaldiaren egitaraua hauxe izango da:

    • 10:00etan dianak Portugaleteko auzoetan
    • 11:15ean hamaiketako
    • 12:30ean txistularien alardea (kontzertua) La Canilla Geltokiaren plazan.
    • 13:30ean kalejira Alde Zaharretik
    • 14:30ean lagunarteko bazkaria

Zehaztasun gehiago udako oporretatik bueltan izango duzue, bitartean, ondo segi!!!