Txisturako Konposizio Lehiaketa

Euskal Herriko Txistulari elkarteak txisturako musika-lan berrien sorkuntza sustatzeko Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berria antolatu du. Aurten, Kutxa Fundazioaren eta Zukan Trioren babesarekin, 5.000 euro banatuko dira saritan.

Iaz lehiaketak sortzaileengan izan zuen arrakasta ikusita, hala adierazten dute parte-hartze datuek 30 herrialdetako 60 sortzailetik gorak aurkeztutako lanekin, aurten ere oinarriak mantentzea erabaki da. Lanak aurkezteko epea 2021ko azaroaren 1ean beteko da.

Hainbat konpositore eta txistularik osatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu. Sariak taldean guxienez txistulari bat duen musikari talde ezberdinentzat obra berri bat idazteko enkarguak izango dira: nagusia 2.000 eurokoa eta beste biak 1.500 eurokoak.

Egile bakoitzak proposamen bakarra bidal dezake. Horretarako bere lan ildoen erakusgarri den lehendik idatzita eta grabatuta duen ganbera talderako sorkuntza bat eta biografia laburra bidali beharko ditu. Ez dira elektronikadun lanak onartuko.

Oinarriak euskaraz

Oinarriak gaztelaniaz.

Oinarriak ingelesez.

Informazio gehiagorako: konposiziolehiaketa@txistulari.eus