Txistu Eguna 2020 Beran

Martxoaren 14an ospatuko da Euskal Herriko Txistulari Elkartearen urteko batzarra eta Txistu Eguna Nafarroako Beran

Datorren martxoaren 14an, Beran (Nafarroa) ospatuko du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak urteko batzar orokorra eta Txistu Eguna. Egitarau berezia antolatu du, Berako Udala eta herriko txistularien laguntzaz.

9:15 Elkartzea, Altzateko Plazan. Jarraian, goiz deia

10:00 Batzarra (lehen deialdia) Berako Kultur Etxean (Eztegara pasealekua 11).

12:30 Josu Goia gogoan, txistu joalditxoa bere etxeko atean eta kalejira udaletxe plazaraino

13:00 Herriko Agintarien harrera eta Kontzertua udaletxeko plazan

14:30 Anaitasun bazkaria Zubiondo jatetxean (Alkaiagako industriagunean)

Izena emateko epea zabalik da otsailaren 28a arte, eta batzarrerako deialdia nahiz honetarako dokumentazioa web orri honetan bertan eskuragarri dituzte bazkideek, alor pribatuan.

Berako txistulariak