Txisturako Konposizio Lehiaketa berriaren aurkezpena bihar Tabakaleran

EHTEk ekitaldi berezia prestatu du biharko (apirilak9) Donostiako Tabakaleran. Txisturako Konposizio Lehiaketako sari ematea eta aurtengo txapelketarako berritasunak aurkeztuko dira bertan, zuzeneko musika tartekatuz.

2018ko Txisturako Konposizio Lehiaketako sari ematea, aurtengo txapelketaren aurkezpena eta zuzeneko musika uztartuko ditu EHTEk ondu duen ospakizunak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Klub aretoan 19:30ean izango da hitzordua bihar.

Sari banaketa

Iazko lehiaketako lehenengo saria Francisco Dominguez Robles Actually not! musika lanaren egileak eskuratu zuen. Dominguez berak jasoko du garaikurra Tabakaleran, 1.500€ko diru sariaz gain.

Gabriel Erkoreka konpositore ezagunak; Aitor Furundarena soinujole, Musikeneko irakasle, musikagile eta EHTEko bazkideak; eta, Jagoba Astiazaran konpositore eta txistulariak osatu zuten epaimahaiaren erabakiaren berri albiste honetan duzue.

Zuzeneko musika

Ekitaldian musikak leku garrantzitsua izango du, hainbatestilotako obrak joko direlarik: EHTEren historian antolatutako lehiaketa ezberdinetan sarituak izandakoak eta aurtengo garailearen obra bat.

Musikariei dagokionez Jon Ansorena, Jagoba Astiazaran, Peio Irigoien eta Gorka Zabaleta txistulariak, Maria Zubimendi akordeoi jole eta Gorka Catediano perkusio jolearekin arituko dira.

Lehiaketa berria

Ospakizunak, aurtengo Txisturako Konposizio Lehiaketaren aurkezpena
ere bilduko du. 2019koak berrikuntzak dakartza berarekin eta horiek aletuko dira ekitaldian.