Txistua eta flamenkoa uztartuko dituzte Durangoko Euskal Astean

Proposamen berriarekin dator Silboberri elkartea, Durangoko Euskal Asterako flamenkoa eta txistua uztartzen dituen kontzertua prestatu baitu. Dantza eta musika bilduko ditu emanaldian, bi obra estreinatuko dituzte. Nahasketa berri bat ekarriko du Silboberrik, ekainaren 8an San Agustin kultur gunearen oholtzara. Durangoko Euskal Astearen egitarauaren baitan emanaldi berezia antolatu dute, txistuaren eta flamenkoaren artean zubiak eraikiz. Emanaldian txistulariekin [...]

By | May 31st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistua eta flamenkoa uztartuko dituzte Durangoko Euskal Astean

Goi-mailako txistu ikasketen bukaera kontzertua eskainiko du Oscar Ovejerok Hernanin

Argazkia: Haritz Ezeiza, Peio Irigoien eta Oscar Ovejero. Oscar Ovejerok gradu amaierako kontzertua emango du maiatzaren 31n Hernanin. Musikeneko ikaslearen emanaldia Aitor Amilibia irakasleak eta Leokadisti Txistu Taldeaki antolatua izango da. Goi mailako txistu ikasketak bukatzear ditu Oscar Ovejero Viudezek. Hori dela eta, gradu bukaerako kontzertua prestatu du txistulariak hainbat musikariren parte hartzearekin. Ekitaldia maiatzaren [...]

By | May 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Goi-mailako txistu ikasketen bukaera kontzertua eskainiko du Oscar Ovejerok Hernanin

Ikuskizuna ondu du Ainara Martinez txistulariak ikasketa amaierako emanaldirako

Kimua izenburupean ikuskizuna prestatu du Ainara Martinezek goi-mailako txistu ikasketen bukaerako emanaldi gisa. Aktore batek eta bideo proiekzioek lagunduko dute musika oholtzan, obra ezberdinak harikalduz. Hitzordua ekainaren 3an izango da, Iruñeako Remacha aretoan. Ainara Martinez txistulariak 2005etik txisturako konposatu  diren obren katalogoa osatu eta analizatu du, goi-mailako ikasketa bukaerako lan modura. Hari horretatik tiraka prestatu behar [...]

By | May 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Ikuskizuna ondu du Ainara Martinez txistulariak ikasketa amaierako emanaldirako

Bustuarialdeko II. Txistu Eguna Foruan ospatuko dute ekainaren 16an

Argazkia: 2018ko Busturialdeko Txistu Eguna Aurtengoan Foruan izango da Bustuarialdeko Txistu Eguna. Bigarren edizio honetan, Urdaibai dantza taldearen 50. urteurrenarekin bat egingo dute. Egitaraua eta deialdia dakartzagu hona. Bigarren urtez antolatu dute Busturialdeko Txistu Eguna, oraingoan Foruan (Bizkaia) izango da festa. Gainera ekitaldiak bat egingo du Urdaibai dantza taldearen 50. urteurren ospakizunekin. Hitzordua ekainaren 16an izango da. Antolatzaileek parte hartzera deitu [...]

By | May 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Bustuarialdeko II. Txistu Eguna Foruan ospatuko dute ekainaren 16an

[ARGAZKI GALERIA] Arabako Txistulari Gazteen Kontzertua

Argazkiak: Euskal Herriko Txistulari Elkartea Pasa den maiatzaren 25ean ospatu zen Arabako 37. Txistulari gazteen Kontzertua Amurrion. Hona hemen eguneko argazki batzuk. Informazio gehiago, albiste honetan.  

By | May 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Arabako Txistulari Gazteen Kontzertua

Publiko andana bildu du Arabako Txistulari Gazteen Kontzertuak Amurrion

Arabako 37. Txistulari Gazteen Kontzertua ospatu zen maiatzaren 25ean Amurrion. Emanaldiak publiko ugari bildu zuen Aiaraldeako herrian. Txistulariekin batera, Aiara Dantza taldeko dantzariak eta Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikariak aritu ziren. 150 musikari eta dantzariren parte hartzearekin, kontzertua osatu zuten txistulari gazteek Amurrion (Araba). 23 urte ziren Arabako Txistulari Gazteen Kontzertua Aiaraldeako herrian izaten ez [...]

By | May 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Publiko andana bildu du Arabako Txistulari Gazteen Kontzertuak Amurrion

Txorien xuxurlekin helduko da Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua

Argazkia: 2018ko Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua. Hirugarren urtez antolatu du Nafarroako EHTEk herrialdeko Txistulari Gazteen Kontzertua. Txorien xuxurlak izenburupean, kontzertuak narrazioa eta musika uzatartuko ditu ekainaren 21ean Iruñeako Udaletxe plazan. Euskal Herriko Txistulari Elkarteko Nafarroako taldeak 3. Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua aurkeztu du, ekainaren 21ean Iruñean taularatuko delarik. Emanaldiara herrialde osoko musika eskola eta txistu eskoletatik [...]

By | May 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txorien xuxurlekin helduko da Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua

Txistua musika bandarekin uztartu eta memoria historikoa landu zuten Portugaleten

Portugaleteko Txistu Zaleak eta Udal Musika Bandak bat egin zuten, Oroituz elkarteren ekimenez, memoria historikoa eta musika uztartu zituen kontzertua eskaintzeko: Oroimenaren Kontzertua. Hirugarren urtez jarraian elkartu ditu Oroituz-ek, memoria historikoa lantzen duen elkarteak, Portugaleteko txistulariak eta Udal Musika Banda kontzertua eskaintzeko. Maiatzaren 19an izan zen aurtengoan, 19336ko guda oroitzeko musika-ariketa hunkigarria. Emanaldiko azken obra, Oroitzapena izenekoa, azpimarratu nahi [...]

By | May 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistua musika bandarekin uztartu eta memoria historikoa landu zuten Portugaleten