Goi-mailako txistu ikasketen bukaera kontzertua eskainiko du Oscar Ovejerok Hernanin

Argazkia: Haritz Ezeiza, Peio Irigoien eta Oscar Ovejero.

Oscar Ovejerok gradu amaierako kontzertua emango du maiatzaren 31n Hernanin. Musikeneko ikaslearen emanaldia Aitor Amilibia irakasleak eta Leokadisti Txistu Taldeaki antolatua izango da.

Goi mailako txistu ikasketak bukatzear ditu Oscar Ovejero Viudezek. Hori dela eta, gradu bukaerako kontzertua prestatu du txistulariak hainbat musikariren parte hartzearekin. Ekitaldia maiatzaren 31n izango da Hernaniko (Gipuzkoa) udaletxeko areto nagusian 19:30ean.

Emanaldian zehar Aitor Amilibia, Haritz Ezeiza, Peio Irigoien, Unai Atriztimuño eta Aritz Labrador txistulariek esku hartuko dute, Garazi Navas soinu jolearekin batera. Kontzertuan garai eta estilo ezberdineko piezak emango ditu Ovejerok.

Egitaraua