Errenteriako Udal Txistu Bandak kontzertua eskaini zuen Musikasteren baitan

Argazkiak: Errenteria Musikal

Maiatzaren 19an Errenteriako Udal Txistu Bandak kontzertua eskaini zuen Musikastearen egitarauaren barruan. Xabier Vesgak zuzentzen duen taldeak Jose Mari San Sebastian akordeoi jolea izan zuen lagun.

Errenterian (Gipuzkoa) Musikaste jaialdiaren baitan bi emanaldia daude aurreikusita txistuaren inguruan. Maiatzaren 19an izan zen lehena Errenteriako Udal Txistu Bandaren eskutik. Xabier Vesgak zuzenduriko taldeak diana batekin eman zion hasiera egunari, ondoren eguerdiko hamabietan kontzertua eskaintzeko Herriko enparantzako arkupean.

Txistulariek Romualdo Gotxikoaren lau obrarekin hasi zuten emanaldia: Kontradantza eta habanera, Zortzikoa, Vals eta Baile real. Emiliano de Arriagaren Bibaineskas etorri zen ondoren. Kimua obrarekin Jose Mari San Sebastian soinujolea izan zuten lagun. Musikalana Marijose Arregik sortutakoa da, Bilboko Udal Txistu BandaHala ere diskoan grabatua eta Txistulari aldizkarian argitaratua dago partitura gainera.

Roberto Garateren fandango eta arin arin banarekin eta Georges Hamelen Kristalezko perlak polkarekin eman zioten bukaera kontzertuari.

Maiatzaren 23an Garikoitz Mendizabalek eskainiko du kontzertua Musikasten. Informazio guztia hemen.