Bustuarialdeko II. Txistu Eguna Foruan ospatuko dute ekainaren 16an

Argazkia: 2018ko Busturialdeko Txistu Eguna

Aurtengoan Foruan izango da Bustuarialdeko Txistu Eguna. Bigarren edizio honetan, Urdaibai dantza taldearen 50. urteurrenarekin bat egingo dute. Egitaraua eta deialdia dakartzagu hona.

Bigarren urtez antolatu dute Busturialdeko Txistu Eguna, oraingoan Foruan (Bizkaia) izango da festa. Gainera ekitaldiak bat egingo du Urdaibai dantza taldearen 50. urteurren ospakizunekin. Hitzordua ekainaren 16an izango da.

Antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte txistulariak, hainbat ohar azalduz. Fako txistuak eta si bemoleko silboteak erabili eta txistu talde bakoitzak bere ohiko janzkera baliatuko du.

Egitaraua

Goizeko 11etan elkartuko dira txistulariak Landaberde tabernako aparkalekuan. Jarraian Foruara abiatuko dira kalejiran. Herrian hamaiketakoa egin ostean, txistu eta danbolinak astintzen jarraituko dute bazkal ordurarte. Bazkaria hiruretanizango da Landaberde tabernan.

Izena emateko eta informazioa osatzeko jo telefono zenbaki honetara 644215931.

Partiturak

Egunean joko diren partiturak eta partitxelak hemen dituzue eskuragarri:

Partitxelak

Partiturak