Garikoitz Mendizabal, Alberto Urretxuren Soinuaren Bidaian

Argazkiak: ALBERTO URRETXU//GARIKOITZ MENDIZABAL Alberto Urretxu tronboi-jolearen proiektu berrian parte hartu du Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak. Soinuaren Bidaia II izenarekin grabatu duten lana, azaroak 3an aurkeztuko dute Bilboko Campos Eliseos antzokian. 2015ean, Alberto Urretxu Bilboko Orkestrako tronboi-joleak, martxan jarri zuen Soinuaren Bidaia izeneko egitasmoa. Oraingoan, ekimen horren bigarren partea grabatu berri dute, tartean Garikoitz Mendizabal [...]

By | October 31st, 2018|Noticias|Comments Off on Garikoitz Mendizabal, Alberto Urretxuren Soinuaren Bidaian

[OHARRA] Baionako txistu elkarretaratzeko errepertorioan aldaketak daude

Argazkia: EKE Azaroak 24an Baionan izango den Txistu Elkarretaratzea dela eta, antolakuntzatik errepertorioan aldaketak izan direla jakinarazi digute. Errepertorio eguneratuta hemen duzue. Partiturak eskura dituzue lotura honetan. Gehiago jakiteko irakurri berria.

By | October 30th, 2018|Noticias|Comments Off on [OHARRA] Baionako txistu elkarretaratzeko errepertorioan aldaketak daude

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Lizarran izan ziren

Fotografía: Andoni Cortijo Igandean, urriak 28, MGTko kideak Lizarrara hurbildu ziren. Baionan eta Agoitzen izango dituzte urteko azken hitzorduak, bitartean baina, irudi gozo hauek utzi dizkigute.      

By | October 30th, 2018|Noticias|Comments Off on Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Lizarran izan ziren

Asteburuan txistua protagonista izan zen Aretxabaletan

Argazkiak: ARETXABALETAKO TXISTULARIAK Leintz bailarako 9. Txistu Eguna ospatu zen larunbatean, urriak 27an, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Igandean berriz, Araba Txistu Bandak kontzertua eskaini zuen Arkupe Aretoan. Eguraldi makurrari aurre eginez, urriak 27an, larunbatarekin, bederatzigarren urtez ospatu zuten Leintz Bailarako Txistu Eguna. Aurtengoan Aretxabaletan egokitu zen hitzordua. Goizean, txistulariek herriko kaleak alaitu zituzten diana joz, eguerdialdera herriko [...]

By | October 29th, 2018|Noticias|Comments Off on Asteburuan txistua protagonista izan zen Aretxabaletan

Txistulari aldizkaria: seigarren alea eskura (1929)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan seigarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko iraila-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: [...]

By | October 26th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkaria: seigarren alea eskura (1929)

Mugarik Gabeko Txuntxuneroen urteko azkena, Agoitzen

Argazkia: 2017an Agoitzen MGT MGTko txistulariek urteko azken deialdia egin dute, hitzordua, Agoitzen (Nafarroa) izango da, azaroaren 3an. Orotara 26 emanaldi izan diztuzte 2018an, Nafarroa, Lapurdi, Gipuzkoako eta Arabako udal herri ezberdinetan. Euskal Herrian zehar txistu doinuak zabalduz eman dute urtea Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Azaroaren 3an egingo dute 2018ko azkena, Agoitzen (Nafarroa). Orotara aurten 26 emanaldi [...]

By | October 25th, 2018|Noticias|Comments Off on Mugarik Gabeko Txuntxuneroen urteko azkena, Agoitzen

[BIDEOA] Sustraiak zikloko hiru une

Nafarroako EHTEk antolatutako Sustraiak zikloan izandako hiru emanalditako bideo laburrak dituzue honakoak. Danserie Esenblek Tuteran egindako emanaldia, Musikaren Koloreak Lesakan eta azkenik Hego Haizeak txistu bandak Berriozarren emandako kontzertuaren une bat. Bideook, Nafarroako ordezkaritzak igorri dizkigu. Zikloari buruz gehiago jakiteko irakurri honako berria. Bideo gehiago gure youtube kanalean. Danserie Esemble: Musikaren Koloreak: [...]

By | October 24th, 2018|Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Sustraiak zikloko hiru une

Mixel Etxekopar eta Incarnatus orkestraren Txoriei-k ordeztuko du Durangoko Txistu Alardea

Argazkia: 2017ko Durangoko Txistu Kontzertua: ADOK-FAKTORY Silboberri elkarteak jakinarazi duenez, aurten ez du ohiko Durangoko (Bizkaia) Txistu kontzertua antolatuko. Alardeak utzitako lekua Mixel Etxekopar xirulari eta musikariak Et Incarnatus orkestrarekin eta François Rossé piano-jole eta musikagilearekin ondutako kontzertuak beteko du. Silboberrik, hurrengo urtean Alardearen antolakuntzari berriro helduko diola adierazi du. Durangoko 24. Txistu Kontzertua izan [...]

By | October 23rd, 2018|Noticias|Comments Off on Mixel Etxekopar eta Incarnatus orkestraren Txoriei-k ordeztuko du Durangoko Txistu Alardea